Tolosako Aldaba Zahar baserrikoek hogei urte baino gehiago daramate Zerkausian saltzen.
Erosleak postu honetan aurkituko duen produktu nagusia ogia da: Nafarroako gari ekologikoarekin egiten dute, harrizko errotan ehotako irina erabiliz eta egur-suzko labean erreta. Izaten dituzte mota desberdinetako alez eginikoak (espelta, zekalea) eta forma desberdinetakoak (moldekoa, barra).Ogi desberdinez gain, pastak, madalenak, opilak, gailetak, bizkotxoak… ikus daitezke bere salmahaian. Jende gaztea ikus daiteke postu honetan saltzen.