“Egunon!
Gizona Ibartarra izanik, bizitza osoa Arrasaten pasa ostien gizonak animatuta gure 7 hilabeteko bi txikikin, oin dala bi urte pasata, iritsi nintzan Arrasatetik Tolosara, guretako eta sortuko genuen gure familiandako bizileku izan zitekeena probatzera.
Lehenengo unetik “engantxatu” nindun Tolosak eta bertan bizitzeko, hazteko, eta sortzen jarraitzeko egiten dituzuen hamaika ekimenek. Argi geratu jaten, halaber, zapatua Tolosarrendako ta Tolosar sentitzen hasten garenondako eguna dala. Danok batzen gaituen eguna, eta era berean gure sustraietara, gure lurretara, hainbeste eskertzeko daukoun gure baserritar gazte zein helduen eguna.
Ikusten dozuenez leku ezin hobia pentsau jakun gure txikiak eta gure etorkizuna izango dena hazteko, eta hortan animatuta hamen finkatu eta hirugarren txikitxoa iada ate joka daukou. Mila esker danondako, bana batezbe gure esperientzatik gu bezelako familixendako ta gure umiendako Tolosa bizitzeko ta erraitzeko holako leku berezi bihurtziagaittik ekimen hauek bultzatzen dozuen danondako.
Gaur, argazkitan ikusten dozuen moruen, Tolosara iritsi ginan egunetik moruen, urtaroz urtaro, zapatuz zapatu, aurreko zapatuen etxeko txikiek ilusiñoz jaso zabien poltsa hartu eta Azokara hurbilduko gare ohitura eder honi eutsiz. Arrasaten esaten dogun moruen Aurrera bolie! Harixa ez deixen eten.”