Borraja, urrian heltzen den udazkeneko barazkia - Tolosako Azoka

Borraja, urrian heltzen den udazkeneko barazkia

#Errezetak
Urriko produktua da borraja. Hostoaren txortena jaten zaio, azaleko hariak kenduta. Kontsumitzeko modu ugari dago, egosita, purean edota oilaskoarekin, besteak beste.

Borraja nola prestatu ez badakizu, edo kontsumitzeko modu berrien bila bazabiltza, bota begiratua eskatutako proposamen honi. Bildu beharrekoak eta has gaitezen lanean!

Errezeta: Borraja oilaskoarekin

Osagaiak

Kilo 1 borraja
2 oilasko izter
2-3 baratxuri ale
Oliba-olio birjin estra
Gatza 
Piperbeltza

Urratsak

  1. Garbitu borrajak eta moztu zatitan.
  2. Ura berotzen jarri lapiko batean, eta irakiten hasten denean, bota gatza eta gehitu borraja. 2-3 minutuz egosi.
  3. Denbora hori pasatakoan, atera lapikotik borrajak eta gehitu ur freskoa duen beste edalontzi batera 5 bat minutuz, ondoren atera eta iragazi.
  4. Kendu azala eta hezurrak oilaskoari. Moztu haragia zati txikitan, gatza eta piperbeltza bota.
  5. Baratxuriak zuritu, txikitu, eta jarri zartagin batean olio apur batekin.
  6. Segidan, gehitu oilaskoa zartaginera, eta 3-4 minutuz egin su bizian. Gehitu borraja eta mugitu pare bat minutuz.
  7. Zerbitzatu eta dastatu. On egin!