Neguko uztarekin plater borobila: Tolosako babarruna egiteko jakin beharrekoak - Tolosako Azoka

Neguko uztarekin plater borobila: Tolosako babarruna egiteko jakin beharrekoak

#Errezetak
Tolosako babarruna Eusko Labela duen produktua da, eta ekoizteko, beharrezkoa da Tolosako Babarruna elkarteko kidea izatea; denera 45 dira egun. Gure azokako bederatzi postutan dago salgai haien produktua, Zerkausian.

Babarruna elikagai aberatsa da. Prestatzen erraza, edonoren eskura jartzen du otordu osasuntsua egin ahal izatea. Bere horretan kontsumitu badaiteke ere, platera osatzeko aza, odolkia, txerri-saiheskia eta Ibarrako piparrak lagunduta jatea gomendatzen dizugu, eta nola prestatu ere azaldu dizugu, nahi bezala osa dezazun platera.

Errezeta: Tolosako babarruna

Osagaiak

500 gr. Tolosako babarrun
Aza erdi bat
(kilo bat gutxi gorabehera)
Odolkia
800 gr. txerri saiheski
Ibarrako piparrak
(ozpinetan, poto bat)
Baratxuria
Olioa
Gatza

Urratsak

  1. *Tolosako babarruna urtekoa bada, ez da beharrezkoa beratzen jartzea.
  2. Babarrunak lapiko batean jarri eta ura eta
    olioa gehitu. Urari dagokionez, egokiena
    babarrunen gainetik 4 hatz ingururaino
    estaltzea da, ur gehiago gehitu behar ez
    izateko.
  3. Su bizian jarri, eta irakiten hastean, sua
    jaitsi eta 3 orduz utzi su motelean. Ez mugitu
    babarrunak koilararekin, lapikoa leun astinduz
    egin, puskatu ez daitezen.
  4. Gatza amaieran gehitu, zerbitzatu baino
    pixka bat lehenago.

Sakramentuak banan-banan sukaldatu, bakoitzak bere zaporea manten dezan.

Aza: kanpoaldeko hostoak kendu eta geratzen dena fin-fin moztu ondoren, irakin pare
bat minutuz, eta prest dagoenean ura kendu. Ondoren, zartagin batean baratxuria
sueztitu olioarekin, gehitu aza eta guztia batera erregosi.
Odolkia: Ura berotu, irakitera eraman gabe. Bero dagoenean, odolkiak sartu eta ordu
erdiz egin, su motelean, odolkiak lehertu ez daitezen. Ordu erdia pasatakoan, uretatik
atera eta pare bat minutuz hozten utzi moztu aurretik, ebakitzean osorik geratzea lor
dezagun.
Txerri-saiheskia: Txerri-saiheskia zati txikitan zatitu, hezurren artetik. Ura irakiten jarri eta
gatzatzean, saiheskia ordu erdiz egosi su altuan.
Ibarrako piparrak: Dagoeneko ontziratuta dauden piparrak erostea da aukerarik
azkarrena. Lau pertsonarentzako nahikoa da ozpinetan ontziratutako pipar poto bat
erabiltzea.