Azoka Lagunak Montes baserrian - Tolosako Azoka

Azoka Lagunak Montes baserrian

#Azoka lagunak
Azoka Lagunentzat antolatzen diren ekimen eta ikastaroen barruan, Ibarrako Montes baserria bisitatu genuen pasa den uztailaren 23an.

Montes baserriko Patxi Izagirre, Arantxa Iparragirre eta Joseba Izagirrerekin ibili ginen kontu kontari!

Azoka Lagun talde polita bildu ginen baserrian eta arratsalde ederra pasa genuen eguzkipean, haur zein heldu, bazegoen bertan zer ikasia! Baratzek ezkutatzen dituzten sekretu eta lan guztiek askorako ematen dute 🤭

Montes baserriko baratzean murgildu gintuen Izagirre-Iparragirre sendiak eta bertan ekoizten dituzten barazki guztiak erakutsi zizkizguten.

Hasteko, Arantxak, baserriko sarreran daukaten negutegian sartzera gonbidatu gintuen; tomateak, piperrak, berenjena… Guztiak gogoratzea ere zaila egiten zaigu, a ze lur aberatsa!

Ondoren, bidetik jarraitu eta beste negutegi batzuetara sartu ginen. Han, azelga eta letxuga mordoa topatu genituen. Josebak, bide guztian lagundu eta hauek zaintzeko gakoak ere azaldu zituen.

Bukatzeko, nola ez, Ibarrako produktu izarra nondik datorren irakatsi zigun Patxik. Ibarrako piparrak eskuetan izan genituen! Oraindik usaina partekatzerik ezinezkoa delako, bestela hementxe ginen hauek usaitzera eramaten 🤤…

Baratza goitik-behera ezagutu genuen eta, besteak beste, meloia dastatzeko aukera izan genuen (egiten zuen tenperatura altuarekin fresko-fresko sartu zitzaiguna ☀️).

Lan guzti hauek ezagutzea benetan aberasgarria izan zen! Larunbateroko postuen atzean dagoen lan guztia ulertzeko modurik hoberena bertaratu eta lehen eskutik ikustea baita. Hemen arratsaldeko argazki guztiak 📸:

Gogoratu zuk ere Azoka Lagunentzat egiten ditugun ikastaro eta bisita gidatuen berri izan nahi baduzu, gure buletina jasotzera harpidetu zaitezkeela tolosakoazoka.eus -en.