Gure plazak - Tolosako Azoka

Tolosako Azoka, herriaren bihotzean kokatutako tradizioari omenaldia. Bertakoa maite dutenentzako topagunea.

700 urte baino gehiago igaro dira Tolosako Azoka lehen aldiz ospatu zenetik. Gaur egun, azoka historiko hau larunbatero ospatzen da herriko 3 plazarik ikonikoenetan, eta gure inguruko txoko bakoitzaren mamia eta zaporeak ezagutzeko aukera ematen die bisitariei.

Zerkausia

Larunbatero gure inguruko baratze, soro, baso eta larreetatik iritsitako produkturik onenak aurkitu ahal izango dituzu Zerkausian: barazkiak, fruta, arrautzak, perretxikoak, esnekiak, ogi-artisaua, eztia… Garaian garaiko eta kalitatezko elikagai beti freskoak, 60tik gorako postuetan (ikusi hemen ekoizleen zerrenda). Pasiatu, begiratu, beldurrik gabe galdetu eta dastatu. Ez zara, ziur, saski-hutsik irtengo

Ikusi Zerkausiako postuak

Berdura
Plaza

Ez genuke ez barazki ez fruiturik, lore edo landarerik gabe. Horixe guztiaren jatorria, plaza honen larunbateroko aroma goxoaren zioa. Gure inguruko haztegietan jatorria duten lore eta landareen eskaintza zabala topatuko duzu: zure balkoia nahiz etxea apaintzeko geranio, peonia nahiz hortentsiak; jakiei bizitasuna emateko albahaka, erromero edo ezkaia; eta zure baratzean landatzeko tomate, babarrun,edota piparraren landarearen kimuak, besteak beste.

Ikusi Berdura Plazako postuak

Euskal
Herria
Plaza

Plaza historikoa da hau, antzina Justizia Jauregia hartzen zuena, eta oraindik ere egunero jende askoren elkargunea dena. Bertan Tolosaldea kanpotik etorritako merkatarien azoka egiten da larunbatero: entzungo dituzu ekoizleak euren fruituen nahiz haragikien eskaintzak kantatzen, herritarrak oihal, jantzi eta ehunei begirada bat botatzen, eta haurrak erosi berri dituzten goxoki, fruitu lehor edo ozpinetakoak poltsan hartuta banan-bana dastatzen. Plazarik ezberdinena, zalantzarik gabe.

Ikusi Euskal Herria Plazako postuak