Bizitza guztia darama Amaiak baserrian bizitzen, eta hamabost baino gehiago Tolosako Azokara etortzen. Bere ama Donostiako Bretxako azokara joaten zen lehen saltzera, eta bera ere bertan hasi zen. Garaian garaikoa da gehien saltzen duena: etxeko produktua, kanpo librean hazitakoa. Denetariko barazkiak izaten ditu, jendeak aukera izan dezan behar duen guztia erosteko. Azokako postuaz gain, kontsumo taldeak hornitzen ditu eta etxerako banaketa ere egiten du.