- Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak . postua

Familiaren bi adarretako bideari jarraituz, larunbatero azokan izaten da Arantzazu, horrela ohiturari eta baserriari eutsi ahal izateko. Postuan produktu nabarmenena arrautza den arren, berezitasuna babarruna dela dio, baina gutxitan iristen dela salmahairaino, bezeroei enkargua hartu eta zuzenean saltzen dietelako. Horrez gain, garaiko barazkiak eta frutak izaten ditu salgai.