Bedaion, Balerdi mendiaren altzoan jaiotako proiektua da Balerdipeko Erleak, Mattin Jauregik eta Inaxio Arinek sortua. Euskal Herriko erle autoktonoa da protagonista nagusia: erle beltza, eta haren biziraupena dute helburu. Eztia eskuratzeaz haratago eraman nahi duten erlezaintza gaztean dihardute. Orotariko produktuak eskaintzen dituzte: propolia, polen freskoa, kakao eta praline kremak, kandelak…