Fermin Legarra Legarra - Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak / Fermin Legarra Legarra 11. postua

Fermin Legarra Legarra

Urte asko daramatza Tolosako merkatura etortzen, eta gazta bere ustiategian bertan egiten du, Goldaratzen (Nafarroa). Artisau-gaztak egiteko, ardi-esne gordina (Assaf-en arrazako ardietatik datorrena), gatzagia eta gatza erabiltzen dituzte. Ardi-gazta mota ezberdinak topatuko dituzu, gaztanbera eta gazta zaharra tartean. Online ere saltzen dute, https://www.quesosartesanoslegarra.com/ helbidean. Bestetik, gozoak (txokolatea), eztia eta perretxikoak ekarri ohi dituzte azokara.