Inaxio Gorosabel Urkia - Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak / Inaxio Gorosabel Urkia 14. postua

Inaxio Gorosabel Urkia

Ignaciok ogia saltzen du, baina kontrolpean dauka produktuaren ziklo osoa. Hibridoak ez diren gari zaharren alea eramaten die Araba eta Nafarroako ekoizleei, laborantza ekologikoa aplikatuz hazi ditzaten. Gero, alea etxera ekarri eta bertan ehotzen du, harrizko errotan. Eta azkenik, ogia egiten du larunbatero azokan salgai jartzeko.
Berritasun bezala, gutxi barru gauza bera egiten hasiko da artoarekin.

  • Mokoroa baserria,
    Azkoitia
  • Ogia
    Gozoak