Ekuadorretik Leitzara etorri ostean, duela 14 urtetik Tolosako azokan aritzen zen osabari hartu zion segida, eta dagoeneko 4 urte daramatza bere familiarekin larunbatero postua jartzen. Tolosarrak atseginak direla dio, baina ez oso goiztiarrak. Bera goizeko 7:30erako postua jartzen ari den arren, jendea ez omen da hurbiltzen 10:30ak baino lehen.