Azokan produktu desberdin gehien saltzen dituen postuetako bat jartzen du Jose Angel Loidik. Zizurkilen bizi da zubietarra, eta baserria terapia bezala hartu zuela dio, soldata ematen dion beste lanbidea utzi gabe. Etxean egiten ditu bizkotxoak eta bestelako opilak, marmeladak, menbriloakā¦ Beraz, frutarbolak zaintzeaz gain, aste osorako lana izaten du sukaldean. Berezitasun bezala, feijoa izaten duela dio, eta kanpoko zuhaitza izanik primeran egokitzen omen da hemengo klimara. Eztia egiteari utzi behar izan zion alergia batengatik, eta orain beste ekoizle batena saltzen du.
Etxerako zerbitzua eskaintzen du astean zehar, eta kontsumo taldeak ere hornitzen ditu.