Jose Ignacio Rueda Gonzalez - Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak / Jose Ignacio Rueda Gonzalez 18. postua

Jose Ignacio Rueda Gonzalez

16 urterekin hasi zen aitarekin azokara etortzen, eta gaur egun bere emaztearekin etortzen jarraitzen du. Aita haserretu egin omen zitzaion ogibideari jarraitu nahi ziola esandakoan, baina gustatzen zaio larunbatero Tolosara etorri eta bertako giroaz gozatzea. Kalitatezko fruta eta barazkiak izaten ditu, sasoikoak eta freskoak. “Batez ere neguan” dio barrez, “orain neguak samurragoak dira, baina inoiz bainak izoztu ere egin zaizkigu plazan!”

  • Zumarraga
  • Barazkiak
    Fruta