Jose Insausti Iturrioz “Iguategi” - Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak / Jose Insausti Iturrioz “Iguategi” 1. postua

Jose Insausti Iturrioz “Iguategi”

Postu honek lau belaunaldi ikusi ditu pasatzen gutxienez, eta Josek atzean duen lana azpimarratzen du, larunbat goiza plazan pasatzeaz gain, ostiral osoa pasatzen baitute salgaiak prestatzen, eta gainerako egunak lurra lantzen.

Postuan etxean hazitako landareak eta barazkiak izaten dituzte. Landarea erostera Tolosa inguruko jendea etortzen omen zaio, herri txikietakoa, etxean baratzetxo bat edukitzeko tokia duena. Aldiz, barazki bila tolosarrak joaten zaizkio. Baina azokara joaten diren guztiek ongi omen dakite zer nahi duten. Garaiko produktua, bertakoa eta kalitatezkoa.

  • Iguategi baserria,
    Ibarra
  • Barazkiak
    Landareak