Kaxi Izagirre Alda - Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak / Kaxi Izagirre Alda 5. postua

Kaxi Izagirre Alda

Ibarrako Palazio etxekoak dira Ana Mari eta Kaxi, nahiz eta orain baratzak Asteasun eta Ibarran dituzten. Bi ahizpak amarekin hasi ziren azokara etortzen umetan, duela 65 urte inguru, eta larunbateroko hitzordua bizio bihurtu zaiela diote, ezin dutela etsi Zerkausira etorri gabe. Gainera, gustuko dute baratzean produktu berriak probatzea, gero postuan zerbait desberdina eskaintzeko bezeroei. Hala, salmahai honetan aurki daitezke, esaterako, chayotea, patata beltza, edota zainzuriak.

Egin klik hemen Kaxirekin zainzuriak biltzen aritu gineneko argazkiak ikusteko.

  • Asteasu eta Ibarra
  • Barazkiak