Argazkikoak seme-alabak dira. Duela 4 belaunaldi gurdian Tolosaraino eta hemendik trenez Bretxako merkatura joaten hasi zen familiaren oinordekoa da Kontxi. Kalitatezko produktuz betetako postua jartzen du Tolosan larunbatero. Espezialitateez galdetuta, borraja bereziki samurrak izaten dituztela dio, jendea apropos joaten omen zaie horixe erostera. Horrez gain, inoiz Tolosako babarrun lehiaketa ere irabazitakoak dira. Lanean metodo tradizionalak erabiltzen dituztela dio, ‘garai batean bezala’.