Ibonek 20 bat urte daramatza larunbatero postua jartzen azokan; astean zehar denda eta jatetxeetan banatzen dituzte produktuak. Askotariko generoa izaten du salmahaian, baina intxaurrak eta hurrak saltzen ditu gehien, eta gazta ere bai, bereziki gazta zaharra eta azkenaldian nobedade den Euskal Herriko gazta urdina.