Mahala enpresak 10 bat urte daramatza Tolosan postu bat jartzen, eta nagusiki bere esnekiengatik ezagunagoa den arren (behi gazta freskoa, jogurtak, postreak), azokara hurbiltzen direnak txerriki bila etortzen omen dira gehiago (txistorra, solomoa, hirugiharrea…). Gutizia bezala, txerri belarri, hanka eta mutur gazituak aipatzen dituzte.20-25 pertsonak egiten dute lan Leaburuko Mahala enpresan, eta Zerkausira Edurne Ibarbia etortzen da, beste lankide batekin txandatuz.
Facebook: https://www.facebook.com/mahalabaserrikoproduktuak/
Webgunea: https://mahala.eus/