Mirenek gurasoei hartu zien erreleboa postuan, eta etxean landutako produktuak saltzen ditu bertan, garaian garaikoa eta denetarik pixka bat. 30 urte daramatzate etortzen. Ia hazkuntza guztia kanpoan eta botikarik gabe egiten duela dio, tomatearena izan ezik; kasu horretan, negutegi barruan hazten ditu landareak, eta botika ekologikoa botatzen die herdoilari aurre egiteko. Gustura etortzen da larunbateroko martxan, atsegin du bezeroarekin aurrez aurreko tratua izatea eta genero ona eskaintzea.