Duela 24 urte ekin zion ofizioari, eta gaur egun hainbat langile dauzka bere esanetara. Oheko arropa ongi saltzen duela dio, Tolosan herrikoez gain inguruko jende asko ibiltzen delako. Euskaraz ikasi du gogoa jarrita eta ahalegin handia eginda, eta azokan lagungarri dela dio, bezeroarekin hobeto konektatzeko balio duelako.