Aste osoan hango eta hemengo azoketan ibili ondoren, Getxotik Tolosaraino etortzen da Diego postua jartzera, eta gustura gainera. Bera da postua jartzeko kilometro gehien egiten dituena! Atsegin du herriko tratu hurbila, eta iruditzen zaio jendeak ez diola hainbeste begiratzen prezioari, baizik eta kalitateari. Gainera, bezeroek aholkuak onartzen dizkiotela dio.
Baratxuria eta tipula produkzio propiokoak dituzte, eta berezitasun bezala Raff tomatea aipatzen du. Berak barazkiak eta kontserbak saltzen ditu Zerkausian, eta bere anaiak berriz, fruta Euskal Herri plazan.