- Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak 23. postua

Pilar 12 urte zituela hasi zen azokara etortzen gurasoekin edo aitona-amonekin. Haien bezero batzuk mantentzen ditu oraindik. Baratza askotan emakumeen kontua izan dela dio, eta ondorioz baita azokara etortzea ere. Hasieran Abasto Plazara etortzen zen egunero, esnea eta barazkiak saltzera. Azoka itxi arte egoten zen, esnea etxeetara partitu eta gero: “astoarekin etortzen ginen. Hura beste kontu bat zen, berdura asko saltzen zen, orain hemen larunbatetan baino gehiago. Orain Berdura Plazan egoten diren landarezaleak han izaten ziren. Zerkausian animaliak saltzen ziren: oilaskoak, arkumeak, untxiak… Harategi eta arrandegietan jende asko izaten zen”. Orain postuaren ardura harturik, bertako eta garaiko produktuak ekartzen ditu, kanpoan eta botikarik gabe haziak.

  • Maletxe baserria,
    Hernialde