Santiagok postu familiarra jartzen du Tolosan duela 40 urte baino gehiagotik. Ondo lan egiten dutela dio, eta arropa erostera etortzen zaizkion bezero finkoak dauzkala. Produktuaren kalitateaz eta prezioaz gain, bezeroa ongi zaintzea da, bere ustez, hainbeste irauteko sekretua.