Sustrai Barazkiak (Zuhaitz Ibañez) - Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak / Sustrai Barazkiak (Zuhaitz Ibañez) 9. postua

Sustrai Barazkiak (Zuhaitz Ibañez)

2017 urtean etorri zen Zuhaitz Nafarroatik Tolosara. Betidanik landu da lurra Aritzeta Baserrian (bere emaztearen baserrian), eta bera pipar pixka bat biltzen hasi zen, laguntzeko intentzioarekin, baserriari gustua hartu zionean. Aritzetako familiak lur sail zati bat utzi eta ofizioa erakutsi zion. Zuhaitzek dio gaur egun baratzaz dakiena eurei esker dela.

Hasieran barazki-saskiak egiten zituen, eta 2018ko abuztuan sartu zen Tolosako Azokako postuan. Ekoizten dituen barazki guztiak denboraldikoak eta aire-librekoak dira (letxuga, kalabazina, piparra, lekak, borraja, porruak,..) Gehien gustoko dituenak baina, ilarrak, babarrunak, eta baratxuri freskoak dira. Bere produktuez gain Arabako patata eta hegoaldeko boniatoa ere eskaintzen ditu postuan larunbatero.