Ezagutzen duzu Batch cooking-a? - Tolosako Azoka

Ezagutzen duzu Batch cooking-a?

#Errezetak #Ikastaroak
Larunbatea hogei bat Azoka Lagun bildu ginen Tolosako Kultur Etxean, Miriam Chef Integrativaren eskutik, batch cooking sukalde tekninka berritzailea ezagutu genuen.

Hasi aurretik, ordea, gomendio batzuk eman zizkigun, ezertan hasterako jakitea komeniko zaizkigunak: zein produktu erosi, nola sukaldatu, zer egin gehiago iraun dezaten… Hortxe egon ginen den-dena apuntatzen.

Miriamek guztira 7 errezeta egin zituen, guztiak jan-eta-bukatu zirenak portzierto!

Kozinatutako guztia asko gustatu zen, baina arrakastatsuena aipatu behar badugu, sojanesa edo laktonesa izan zen, goxoa eta erraza. Hementxe uzten dizugu errezeta!

Osagaiak
%75 olio
%25 esne osoa
Gatza
Limoi edo ozpina

Nola egin
Irabiagailu batekin osagai guztiak irabiatu.

Hurbildu zirenak badituzte orain ideia mordoxka bat egun bat hartu eta aste guztiko otorduak egin ahal izateko. Eta gehiago jakin nahi baduzu, Miriamek zihoen bezala, beti egongo dira bere sare sozialetako mezuak zabalik: @miriam_chefintegrativa. Hortxe izango da bera
suertatzen zaizkizun zalantzak argitzen!

Eskerrik asko beste behin ere Miriam azalpen interesgarri guzti haiengatik. Baita Kultur Etxeko Gazte Topaguneari ere, beren gelaraino sartzen uzteagatik!

Gogoratu zuk ere Azoka Lagunentzat egiten ditugun ikastaro eta bisita gidatuen berri izan nahi baduzu, gure buletina jasotzera harpidetu zaitezkeela tolosakoazoka.eus -en.