Euskal Herriko gazta eta esnekien azokaren hirugarren edizioa ospatuko da aurten, azaroaren 9an, Tolosako Trianguloa plazan eta San Frantzisko pasealekuan. Euskal Herriko barietate guztietako gaztarik onenak eta esnekiak biltzen dituen azoka berezia izango da, bertaratutakoei horiek dastatzeko eta erosteko aukera emango diena. Guztira 40 postu jarriko dira.

Bertan postua jarri ahal izateko ezinbesteko baldintza da Euskal Herriko esneki ekoizlea izatea.

Azokan postua jartzeko eskaera aurkezteko epea irekita dago. Aurkeztu beharreko agiriak “azokan postua jartzeko oinarrietan” ikusi daitezke. Eskaera Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko da.

Salbuespen gisa, Iparraldean bizilekua duten eta ziurtagiri elektronikorik ez duten pertsona fisiko nahiz juridikoek, eskaera orria jaitsi (hemen klik eginda deskarga daiteke), bete eta feriak@tolosa.eus helbidera bidali emailez.

Eskaerak aurkezteko epea: urriaren 11.