III. ‘ESNEKI’ Txapelketa: Euskal Herriko gazta eta esneki mota guztien txapelketa

Ikusi oinarriak eta bidalketarako informazioa Eman izena txapelketan

Euskal Herriko zazpi probintzietan ekoiztutako gazta eta esneki mota guztien txapelketa egingo da, azaroaren 9an, Tolosako Beotibarren. Gainera, txapelketan dauden gazta eta esnekietako asko dastatzeko aukera egongo da ‘Euskal Herriko Gazta Mahaia‘ dastaketa gidatuan.

Bederatzi mailatan banatuko da lehiaketa: 

  • Gazta freskoak
  • Gazta laktikoak
  • Pasta bigunak
  • Gazta urdinak
  • Behi gazta onduak
  • Ahuntz gazta onduak
  • Ardi gazta onduak
  • Jogurtak 
  • Behi esne pasteurizatua

Maila bakoitzean beste bi azpi-kategoria ere izango dira: alde batetik, esne ekoizle eta eraldatzailearena; eta esnea erosi eta eraldaldatzen dutenena, bestetik.

Azpi-kategoria horietako bakoitzean puntuaziorik onena lortzen duenak jasoko du saria (alegia, kategoria bakoitzeko bi saridun izango dira). Azpi-kategoria bakoitzeko irabazleen izenak argitaratu ostean, bigarren dastaketa bat egingo da. Bigarren dastaketa honetan, norberaren esnearekin ekoizturiko gazta kategoria bakoitzean lehen postuan gelditu direnen artean onena aukeratuko da. Gazta hori izango da txapeldunen artean txapeldun.

Epaimahaia 30 pertsonak osatuko dute eta produktu bakoitzaren ezaugarri organoleptikoak baloratuko dituzte: itxura, ehundura, zaporea, usaina eta balorazio orokorra. Ekoizleek hemen klik eginda topatuko duten formularioa beteta eman beharko dute izena, eta horrekin batera, aurkezten duten produktu bakoitzaren xehetasunak azaldu beharko dituzte.

Izena emateko epea: 2024ko urriaren 18a