Bi espazio izango ditu festak: gune nagusia izango den Zumardi Txikia, batetik, eta Trianguloa plaza, bestetik. Jatekorik, edatekorik eta dantzatzekorik ez da faltako.
Oria ertzeko txoko berezi hau Foodtruck gune handi bihurtuko da ostiral iluntzetik igande arratsaldera, mokaduak eskainiko dituzten bost posturekin:
Jai giroa ostiral arratsaldean hasiko da, 18:00etan eta gauerdira arte izango da zabalik. Larunbatean ia egun osoz izango da festa: eguerditik 00:00ak arte eskainiko baitituzte pintxo eta edariak. Igandean, berriz, ordu berean hasi eta 16:00etan emango zaio itxiera.
Festa alaitzeko zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, gainera, egunero-egunero:
Zumardi Txikikoa eskaintzaz gain, Trianguloak ere zuzeneko erakustaldiak hartuko ditu larunbat goizean, 11:00etatik aurrera: bertako eta nazioarteko parrilleroek haragia erretzeko beren teknikak erakutsiko dizkigute, eta ondoren, erreki horiek dastatzeko aukera eskainiko dute. Hauek dira bertaratuko diren sukaldariak eta eskainiko dituzten jakiak:
Txingarren eta haragiaren usaina dagoeneko somatzen hasiak gara Tolosan. Eta, hau irakurrita, ez esan dastatzeko gogoa piztu ez zaizunik! On egin!