Historia - Tolosako Azoka

Historia

Ia 8 mendeko historia dauka Tolosako Azokak. 1256. urtean gaztelako errege zen Alfonso X. Jakintsuak Tolosari herri agiria eman zionetik, astero-astero biltzen izan dira inguruko baserritar eta nekazariak euren produktuak saltzeko.

Hainbat pribilegioz gozatu du Tolosako Azokak bere historian zehar. 1322. urtean Alfonso XI. erregeak produktuak alondegian saldu ahal izateko baimena eman zion, produktu guztiak harresiaren barnealdean erostea ahalbidetuz. Ehun urte geroago, 1422. urtean, Juan II. erregeak Nafarroa eta Gipuzkoa arteko pasabide bakarra izendatu zuen Tolosa. Izendapen honek Tolosako merkatua indartu zuen, eta bertako prezioak prezio ofizial bihurtu ziren.

XIX. menderarte, merkatua astearte, ostegun eta larunbatetan egiten zen.

Zerkausia

1785

Lehen Zerkausia 1785. urtean eraiki zen Oria ibaiaren gainean piloteak jarrita, eta 1803-1805 urteen artean gainean duen galeria gehitu zitzaion. Zerkausi hitzak zerka + hautsi hitzak gehituz sortutako hitza da, ordurarte bertan kokatzen zen zerka zaharraren lekuan egin baitzen eraikuntza. Oraindik ere zerka zaharraren arrastoak ikus daitezke Zerkausiko zoruan kokaturiko kristalezko zatietatik.

1897. urtean, Zerkausi zaharra bota eta Oria ibaiaren gainean burdinezko zutabeak jarriz, Juan Alejandro Mujika udal arkitektoaren diseinua zuen Zerkausi berria eraiki zen.

1897

1897. urtean, Zerkausi zaharra bota eta Oria ibaiaren gainean burdinezko zutabeak jarriz, Juan Alejandro Mujika udal arkitektoaren diseinua zuen Zerkausi berria eraiki zen.

1927

1927. urtean egin zitzaion Zerkausiari lehen berriketa, Guillermo Eizaguirre arkitektoaren eskutik. Zerkausia handitu eta gaur egun hain bereizgarriak diren dorreak gehitu zitzaizkion, fatxada berritzearekin batera.

3 sarbide izan ditu Zerkausiak tradizionalki: Nafarroako zubitik, Solana kale erditik eta Gaztelako arkutik.

1996 eta 2006. egin zitzaizkion azken berrikuntzak. Kalefakzioa, igogailua, terraza, barnealdeko kristalezko egitura edota ontziraleku berria izan ziren gehitu ziren hobekuntzak. Gainera, Solana kale guztian zehar eskailerak gehitu ziren, Zerkausiko sarbidea hobetzeko.

GAUR
EGUN

Berdura plaza

1665

Berdura plazari dagokionez 1843. urtean eraiki zen, kale Nagusia eta Korreo kaleen artean 1665. urtetik zegoen herriko alondegia eta harategia botata. Proiektua Pedro Nolasco Telleria arkitektuak egin zuen, eta hainbat bitxikeria ditu.

Korreo kalea eta kale Nagusia perpendikularrak ez direnez, ondo fijatuz gero, plazaren alde batean hamabi erdi-puntuko arku daudela ikusiko duzue, beste aldean aldiz hamahiru.

Berdura plazako arkuetako batetik Santa Maria Elizako ordularia ikusi daiteke.

1899

1899. urtean, Zerkausiarekin batera berritu egin zen, eta Berdura plaza burdinazko zutabeekin eutsitako kristalezko markesina batekin estali zen. Proiektua, Zerkausikoa bezala, Juan Alejandro Mujika udal arkitektoak egin zuen.

Plaza deitzen hasi zitzaion eta urtetan zehar Carlos VII.ari, Espainiako tronuaren lehen erregegaiaren bilobari, eskaini zitzaion ofizialki. 1979. urtean udalak izen zaharra berreskuratzea erabaki zuen eta orduz geroztik Berdura plaza bezala ezagutzen da.

Euskal Herria Plaza

XIX.
mendean

XIX. mendean eraikia, alde zaharretik kanpo eraiki zen herriko lehen zabalgunea izan zen. Urte luzez justizia plaza ere deitua izan zen, justizia jauregia bertan kokatua baitzegoen, eta astelehenero ganadu azoka ospatzen zen bertan.

Gaur egun kanpoko eta ehungintza produktuak saltzen dira larunbatero ospatzen den azokan.

GAUR
EGUN

Gaur egun kanpoko eta ehungintza produktuak saltzen dira larunbatero ospatzen den azokan.