Hondurasko gastronomia merkatuko produktuekin, posible al da? - Tolosako Azoka

Hondurasko gastronomia merkatuko produktuekin, posible al da?

#Ikastaroak
Atzo Tolosatik irten gabe Hondurasera zuzenean eraman gintuen sukaldaritza esperientzian egon ginen.

Jeisselek, Tolosan bizi den hondurasko sukaldari sutsuak, txakur-pasteltxoak prestatzen erakutsi eta pinol-edari bat ere prestatu zigun esnearekin. Baina bereziena pasteltxoetarako erabilitako osagai gehienak larunbatetako azokakoak zirela izan zen.

Tailerraren erronka nagusia errezeta tradizional hau gure merkatuan eskuragarri dauden produktu fresko eta lokalak erabiliz egokitzea zen. Jeisselek erakutsi bezala, posible izateaz gain, emaitza berezia lortzen da.

“Sukaldaritza kulturak lotzeko modu bat da, nahiz eta osagai berdinak ez izan, egokitu eta jatorrizko plateraren ezaugarriak lortzea posible da”, azaldu zuen Jeisselek masarekin lanean zebilen bitartean.

Txakur-pasteltxoak: benetako gozamena
Jeisselek txakur-pasteltxoen historia azaltzen hasi zuen tailerra. Ez zaitezte engaina bere izen bitxiagatik, errezeta hau hondurasko gastronomiaren harribitxi bat da. Haragiz, barazkiz eta espeziaz betetako “enpanadillak” dira, masa kurruskari eta frijitu batean bilduta. 

Hona hemen erabilitako osagaiak:

Betegarria
500g haragi
½ piper gozo
½ perrexila
Tipula gorria ¼
5 baratxuri hortz
Martorri adartxo 1
3 patata
Ur-katilu ½
Gatz eta piperbeltza gustura

Mexikar saltsa freskoa

Txiki-txiki egindako 4 tomate
Olio katilukada bat
Txiki-txiki egindako 4 hortz baratxuri
Txiki-txiki egindako ¼ tipula gorri
¼ piper gozo
½ Martorri adartxo
Gatz eta piperbeltza gustura

Masa

Arto-irina
Ura

Urratsez urrats:

Relleno
Sofritu haragia osagai guztiekin, patatak izan ezik, 3 minutuz; gero, gehitu patatak
koadrotxotan, urarekin, eta egosi, gehitu gatza eta piperbeltza gustura;
egosi su ertainean 25 minutuz, kendu sutatik eta utzi hozten.

Mexikar saltsa freskoa
Txikitutako osagai guztiak ontzi batean jarri, eta utzi 10 minutuz zerbitzatu
aurretik.

Masa
Zoaz pixkanaka arto-irinari ura gehitzen, testura leun eta moldekatzeko erraza lortu
arte. Hasi pilotatxoak egiten, jarri plastiko baten gainean eta jarri gehitu nahi duzun
betegarria, plastiko berarekin lagundu pasteltxoa tolesten eta ixten.

Frijitu
Su ertainean, pasteltxoak alde bietatik egin. Zerbitzatzeko, bota iezaiozu mexikar
saltsa gainean.

Arrakasta handiko platera izan zen Azoka Lagunen artean! Janaria prestatzen eta zapore berriak probatzen gozatu zuten. Gogoeta batekin agurtu zen Jeissel: “Janaria prestatzen dugunean, gure etxeako zatitxo bat partekatzen dugu, gure komunitatea indartuz”. Larunbat guztietako azoka ikasteko, partekatzeko eta esperimentatzeko gune bat da, nazioarteko errezetak merkatura ekarri eta bertako produktuekin berrinterpretatzeko aukera bat.

Animatu zu ere antolatzen ditugun taileretara – egin zaitez Azoka Lagun. Zure zain gaude!