Platerak lekekin, ohikotik haratago joateko - Tolosako Azoka

Platerak lekekin, ohikotik haratago joateko

#Azoka lagunak #Errezetak
Lekak, edo beste leku batzuetan esaten zaien bezala, leka berdeak, gure inguruko baratzeek ematen diguten elikagairik tradizionalenetako bat dira. Patatekin egosiak prestatu izan dira gure etxeetako sukaldeetan belaunaldiz belaunaldi, baina gaurko artikuluan berrikuntzei lekua utzi eta lekak beste modu batera presta ditzazuen pare bat errezeta proposatuko dizkizuegu.

Gure inguruko produktu bereizgarrienetako bat da leka, batez ere uda garaian. Joan den eguneko artikuluan, Monteseko baratzera egin genuen bisitaz hitz egin genizuenean, dagoeneko kontatu genizuen tradizioak azken leka-uzta Santiago eguna baino lehen, hau da, uztailaren 25a baino lehen, landatzea agintzen duela.

Horregatik, patatekin egositako lekak jatea oso tradizionala izan bada ere, gaurko artikuluan lekak protagonista izango dituzten errezeta berritzaileagoak proposatu nahi dizkizuegu.

Errezeta horietako lehena entsalada fresko bat izango da, udako egun beroetarako aproposa, eta bigarrena, berriz, leka frijituekin egindako tortillatxoen errezeta, barazkiak jan nahi ez dituzten pertsonei zuntz- eta bitamina-iturria diren barazki hauek janarazteko aproposa.

Leka entsalada

Argazkia: bonviveur.com

Osagaiak:

  • 3 tomate
  • 350gr. leka
  • 4 arrautza
  • Atuna/Hegaluzea
  • Oliba-olioa
  • Gatza

Elaborazioa:

  1. Lekei ertzetako hariak kendu, tiretan moztu eta ur gazitan ordu laurden batez egosi.
  2. Arrautzak egosi.
  3. Lekak xukatu eta hozten uzti.
  4. Tomatea garbitu eta xafla finetan moztu. Lekak, arrautzak eta hegaluzea gehitu.
  5. Aliñar con aceite de oliva y sal al gusto, ¡Y listo! Nuestra ensalada de vainas y tomates ya estará lista para comer. Oliba-olioa eta gatza gehitu. Eta listo! Gure leka entsalada prest izango dugu

Lekak salteatuta saltsa osasuntsu batekin

Argazkia: saboreanda.com

Osagaiak (4 pertsona):

  • Lekak
  • Ozpina
  • 2 arrautza egosi
  • Mostaza
  • 50ml esne
  • Oliba olioa
  • Gatza

Elaborazioa:

  1. Lekei ertzetako hariak kendu, tiretan moztu eta ur gazitan ordu laurden batez egosi: nahi izanez gero, kokzioa mozteko, sartu itzazu ur hotzetan (izotzekin bada hobe).
  2. Prestatu saltsa: nahastu egositako arrautza bat, esnearen erdia eta mostaza. Ondoren, gehitu esne gehiago zuk nahi duzun testura lortu arte, eta gehitu gatza gustura.
  3. Lekak atera eta gehitu ozpina, eta utzi reposatzen hozkailuan.
  4. Zerbitzatzerako garaian bota saltsa leken gainetik, gehitu soberan geratu zaigun arrautza egosia txikituta, eta oliba olio pixka bat gainetik.
  5. Gozatu!

Leka eta ilarren krema

Argazkia: micasarevista.com

Osagaiak (4 pertsona):

  • 400gr leka
  • 150gr ilar
  • Porru bat
  • Tipula bat
  • Salda (oilaskoa, barazkiena..)
  • Gatza

Elaborazioa:

  1. Lekei ertzetako hariak kendu, tiretan moztu eta ur gazitan ordu laurden batez egosi.
  2. Egosi ilarrak beste ontzi batean.
  3. Sueztitu pixka bat porrua eta tipula.
  4. Gehitu dena eta birrindu, salda gehituz zuk nahi duzun testura lortu arte (krema bat bezala geratu dadila). Gehitu gatza.
  5. Zerbitzatzerakoan, bota oliba olio txorrota bat gainetik!