Nondik datoz?
Piperrak Mexiko, Bolivia eta Peru ingurukoa dira jatorriz, eta Kristobal Kolonen eskutik iritsi ziren Europara, 1493an Amerikara egin zuen lehen bidaiaren ondoren.
Piperraren espeziearen arabera, jatorri bat ematen zaie, hortaz, gure gaurko fuituaren jatorri zehatza italia da, izenak dioen bezala.
Zergatik diogu hauen denboraldi ofiziala dela?
Negutegiei esker urte guztian zehar aurkitzen ditugu piperrak, baina piper italiarren unerik onena udarako hilabeteak dira. Solanazeoen familiakoak baitira, tomateak edo berenjenak bezala, beraz berotasuna behar dute eta horregatik dira udan hain zaporetsuak.
Zein kolorekoak aurki genitzazke?
Piper italiarrak aipatzean berde kolorekoak etorriko zaizkigu burura gehiengoari, gehien kontsumitzen direnak baitira, baina errealitatean kolore desberdinetakoak aurki ditzazkegu.
Nahiz eta hasieran guztiak berdeak izan, ondoren, horiak, laranjak edota gorriak bihurtzen dira. Hau, piper motaren arabera edota heldutasunaregatik gertatzen da: geroz eta gorriagoak orduan eta gozoagoak dira.
Nola sukaldatu daitezke?
Era askotara sukaldatu daitezke, erre, gisatu, egosi edo parrillan jar ditzazkezu, baina piper italiarrak sukaldatzeko bi modu nagusiak gordinak eta frijituak dira.
Gordinak besteak beste, entsaladan, kurruskariak eta zaporetsuak direlako eta freskotasun-sentsazioa ematen dutelako.
Frijituak, haragia ez delako oso lodia eta azala oso fina dutelako, testura leuna eta usain handikoa.
Nola gorde gehiago iraun dezaten?
Ez du misterio handirik, egokiena hozkailuan barazkien kaxoiaren barruan jasotzea da. Gomendio moduan, beste barazki batzuekin marruskadura handirik ez izatea da, galdutako elikagaiekin kontakturik ez izateko eta elkarren artean kalterik ez egiteko.
Bestalde, aproposena erosi eta 5 eguneko epean kontsumitzea da, barazkiaren propietate guztiak aprobetxatzeko.
Asko gustatzen bazaizkizu eta urte guztian zehar jan nahi badituzu piper zaporetsuenak, kozinatu eta gero izoztea aholkatzen dizugu, denboraldia amaitutakoan gozatzen jarrai dezazun.