Porru egosiak olio-ozpin saltsan - Tolosako Azoka

Porru egosiak olio-ozpin saltsan

#Azoka lagunak #Errezetak
Porru garai bete-betean gaude. Zenbat eta hotz handiagoa egin, orduan eta hobeak dira. Eta egunotako tenperaturei probetxua ateratzeko, errezeta berezi bezain xinplea prestatu dugu. Hona hemen azaroko errezeta: bildu osagaiak eta has gaitezen, 15 minutuko kontua izango da!

Badakit, bai, porrusalda eta porru-patatak udazken eta neguko oinarrizko dietako parte dira. Baina… zer diozu porru egosien inguruan? Bero, epel zein hotz jan ditzakezu, sarrera moduan, lehen plater gisa… Hona hemen errezeta erraza bezain erabilkorra.

ERREZETA: PORRU EGOSIAK

Osagaiak

Porruak
Tipulina
Perejila
Ozpina
Olioa
Intxaurrak

ERREZETA PAUSOZ PAUSO:

  1. Porruak moztu
  2. Egosten jarri gatz pixka batekin 12 minutuz
  3. Bitartean, tipula eta intxaurrak txiki-txiki egin
  4. Olioa eta ozpina nahastu katilu batean, ozpin-olio saltsa egiteko
  5. Porruak prest daudenean, tipula eta intxaurrak gainean jarri eta gehitu saltsa

Eta prest! 

Instagramen elkarbanatu dugun bideo honetan ikusi dezakezu pausoz pauso nola egin dugun guk errezeta hau: