Pribatutasun politika - Tolosako Azoka

Pribatutasun politika

1. Fitxategiaren erantzulearen identitatea

Erabiltzaileak WEB GUNEKO edozein formularioren bidez emandako informazioa Tolosako Udalak (IFK: P2007600F ; helbidea: Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa (Gipuzkoa) jaso, bildu, kudeatu eta erabiliko du.

2. Tratamenduaren helburua

Oro har, erabiltzaileak emandako informazioa erabiliko du erakundeak, honako helburu hauetarako:

  • Emandako zerbitzuetan hobekuntzak diseinatu ahal izateko estatistika-azterlanak egitea.
  • Erabiltzailearen eskaerei erantzutea edo horiek kudeatzea.
  • Informazio-emailak bidaltzea astero.

Hala ere, WEB GUNE honetan datu pertsonalak biltzeko zenbait formulario aurkituko dituzu. Formulario horietako bakoitzean, horien bidez ematen dituzun datuen tratamenduari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu.

3. Informazioaren hartzaileak

Erakundeak informazioa kudeatzeko Mailchimp web-aplikazioa erabiltzen du marketing plataforma modura, beraz, harpidetza egiten denean zure informazioa erakunde horri bidaltzen zaiola onartzen duzu. Mailchimpen pribatutasun politikak irakurri ditzakezu hemen. Horrez gain, erakundeak ez dio informazio hori hirugarren inori emango, salbu eta indarreko legeriak horretara behartzen badu (adibidez, polizia-ikerketa baten esparruan egindako eskaera ofizial bat), edo webgune hori mantentzeko eta kudeatzeko edo jasotako eskaerei erantzuteko beharrezkoak diren zerbitzuak erakundeari ematen dizkioten hornitzaileak badira.

4. Eskatutako informazioa nahitaezkoa edo aukerakoa izatea

Formulario bakoitzeko nahitaezko datuak hala identifikatuko dira inprimakian bertan.

Informazio hori ez emateak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua gauzatzea eragotziko du.

5.Eskubideak baliatzea

Erabiltzaileak bere baimena ezeztatu eta bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ahal izango ditu, bai eta tratamenduari mugak jarri edo zuzenean aurka egin ere edo datu horiek transferitzeko eskubidea baliatu ahal izango du, lagunak@tolosakoazoka.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita edo ‘Fitxategiaren erantzulearen identitatea’ atalean adierazitako helbidera mezu arrunta bidalita. Dokumentu baliokidea, 

Era berean, informazio gehiago nahi baduzu edo datu pertsonalak babesteko eskubidea urratu zaizula uste baduzu, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.aepd.es).

6. Erabiltzailearen konpromisoak

Erabiltzaileak bermatzen du 18 urtetik gorakoa dela eta emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela. 

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du erakundeari jakinarazteko emandako informazioa aldatzen bada, posta elektroniko baten bidez, lagunak@tolosakoazoka.eus helbidera, webgunearen erabiltzaile gisa identifikatuz eta aldatu beharreko informazioa zehaztuz.

7. Hirugarrenen datuak, erabiltzaileak emandakoak

Erabiltzaileak hirugarrenen datu pertsonalak edozein helburutarako ematen baditu, bermatu egingo du aldez aurretik kaltetuei informazioa eman diela eta baimena lortu duela bere datuak erakundeari jakinarazteko. 

Erabiltzaileak bermatzen du kaltetuak 18 urtetik gorakoak direla eta emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela.

 Erabiltzaileak baldintza horiek ez betetzeagatik erantzukizunak sortzen badira, ez-betetze horren ondorioei erantzun beharko die.

8. Cookieak eta jarraipen-fitxategiak

Erabiltzaileak onartu egiten du cookie-ak eta IP helbideen jarraipenerako fitxategiak erabiltzea, eta erakundeak datu estatistikoak jasotzeko aukera ematen dio: lehen bisitaren data, bisitatu den aldi kopurua, azken bisitaren data, URL eta jatorrizko domeinua, erabilitako esploratzailea eta pantailaren bereizmena. 

Erabiltzaileak cookie-ak sortzea eragozteko aukera du, dagokion aukera hautatuta bere nabigazio-programan. Hala ere, erakundeak ez du bere gain hartzen horiek desaktibatzeak orrialdearen funtzionamendu egokia eragotziko duenik. 

Cookie-ei buruzko informazio gehiago lor dezakezu cookie-en gure politikan.

9. Segurtasun-neurriak

Erakundeak beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko, kontuan hartuta teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta arriskuak, giza ekintzatik edo ingurune fisiko edo naturaletik datozenak. 

Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak. 

Gure Pribatutasun Politikan jasotzen den informazioari buruz zalantzaren bat baduzu, posta elektronikoko mezu bat bidal dezakezu helbide honetara: lagunak@tolosakoazoka.eus.