Babarruna elikagai aberatsa da. Prestatzen erraza, edonoren eskura jartzen du otordu osasuntsua egin ahal izatea. Bere horretan kontsumitu badaiteke ere, platera osatzeko aza, odolkia, txerri-saiheskia eta Ibarrako piparrak lagunduta jatea gomendatzen dizugu, eta nola prestatu ere azaldu dizugu, nahi bezala osa dezazun platera.
Osagaiak
500 gr. Tolosako babarrun
Aza erdi bat
(kilo bat gutxi gorabehera)
Odolkia
800 gr. txerri saiheski
Ibarrako piparrak
(ozpinetan, poto bat)
Baratxuria
Olioa
Gatza
Urratsak
Sakramentuak banan-banan sukaldatu, bakoitzak bere zaporea manten dezan.
Aza: kanpoaldeko hostoak kendu eta geratzen dena fin-fin moztu ondoren, irakin pare
bat minutuz, eta prest dagoenean ura kendu. Ondoren, zartagin batean baratxuria
sueztitu olioarekin, gehitu aza eta guztia batera erregosi.
Odolkia: Ura berotu, irakitera eraman gabe. Bero dagoenean, odolkiak sartu eta ordu
erdiz egin, su motelean, odolkiak lehertu ez daitezen. Ordu erdia pasatakoan, uretatik
atera eta pare bat minutuz hozten utzi moztu aurretik, ebakitzean osorik geratzea lor
dezagun.
Txerri-saiheskia: Txerri-saiheskia zati txikitan zatitu, hezurren artetik. Ura irakiten jarri eta
gatzatzean, saiheskia ordu erdiz egosi su altuan.
Ibarrako piparrak: Dagoeneko ontziratuta dauden piparrak erostea da aukerarik
azkarrena. Lau pertsonarentzako nahikoa da ozpinetan ontziratutako pipar poto bat
erabiltzea.