Egun, pentsaezina da prezio hori, baina urte horretan beste testuinguru batean bizi ziren. Historikoki, Gipuzkoan babarrunaren lehen erreferentziak XVIII. mendearen erdialdekoak izan baziren ere, XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera arte itxaron behar izan zen kontsumo hori orokortu eta euskal sukaldeetan ezagun egiteko.
Pixkanaka-pixkanaka, babarrunak baserrietan egiten ziren eguneroko otorduetan lekua hartzea lortu zuten. Baratza guztietan ereiten baitziren, elikagai erraza suertatzen zen landu eta gordetzeko eta kozinan oso nutritiboa zen: baserrietan ezinbesteko zen.
Egunero-egunero kontsumitzen zen, igandeetan izan ezik, non tradizionalki bestelako plater bereziak prestatzen ziren. Baina XX. mendearen bigarren erdian, industrializazioarekin eta ohitura gastronomikoen aldaketarekin batera, babarrunaren erabilera eta laborantza gainbehera etorri zen.
Testuinguru honetan, Gure Kaiola elkarteko kideak Tolosako babarruna zaindu eta sustatu nahian, zerbait egin behar zela konturatu ziren eta hainbat ekimen gastronomiko antolatu zituzten. Horien artean, Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoa aurkitzen da, lehen aldiz 1987. urtean ospatu zena hain zuzen ere. Helburua argia zen: Tolosako babarruna balioan jartzea eta honen erabilera sustatzea.
Lehen edizio hau Tolosako Beotibar frontoian ospatu zen, eta bertan eskualdeko eta inguruko hainbat herrietako sukaldariek parte hartu zuten. Arrakasta bizia lortu zen, jende ugari biltzea eta babarrunaren ezagutza zabaltzearekin batera. Horrela, bigarren eta hirugarren edizioak ere egin ziren hurrengo urteetan:
1989. urtean tolosar talde batek babarruna defendatu, babestu eta hedatu nahian, Tolosako Babarrunaren Kofradia sortu zuten. Era berean, Tolosako Babarruna produktuaren kalitatea bermatuko zuen Eusko Jaurlaritzak “Eusko Label” zigilua eskuratu zuten.
Tolosako Udalak babarrun ekoizleak sustatu nahian ere, 1995. urtean Babarrunaren Festaren lehen edizioa antolatu zuen, asteburu oso bateko egitarauarekin: larunbatean Udalaren Ekoizleen Lehiaketa eta igandean, Gure Kaiolako Lehiaketa Gastronomikoarekin.
2008. urtean, Tolosako erdigunera bideratu zen Gure Kaiolak antolatutako hau. Leku honek espazio zabalagoa eta egokituagoa eskaintzeaz gain, Lehiaketa Gastronomikoaren izaera herrikoia eta parte-hartzailea indartu zituen.
2022an Babarrunaren Festako asteburua egun batera bateratu eta ospakizuna larunbat herrikoi-eta-musikatuan bilakatu zen. Izan ere, Babarrunaren Eguna Euskal Jaiaren erritmora ospatzen hasi ziren, lehiaketaz eta kuadrillen bazkariez gain, Tolosan jai giroa arnastuz. Tolosarrak beren artzai-andre jantziekin ateratzen hasi ziren kalera, kalejiren erritmora salto eta kontzertuakin batera gauera arte girotzen herria.
Pasa den urteko, 2023ko, Babarrunaren Festan Gure Kaiolako Lehiaketa Gastronomikoan izandako emaitzak ere jaso ditugu, konparatu ditzazuen:
Egun, Tolosako babarruna tolosarren ahaleginari esker Tolosako eta Euskal Herriko gastronomiaren sinboloetako bat izaten jarraitzen du, tradizio hau bizirik mantentzea baita herritarren helburu nagusienetariko bat.
Eta zuk, zer ondorio ateratzen dituzu datu hauek ikusita? Gustu handiz irakurriko dizugu gure sare sozialetan edo lagunak@tolosakoazoka.eus-en.
Guk argi daukagu eta babarrunarekin ospatzen jarraituko dugu, etorkizunean ere Tolosako Babarrunak gure kulturaren adierazle nagusietako bat izaten jarrai dezan!