Tomatea gure baratzeetako erregea da: ze ona dagoen ona dagoenean! Eta produktu honek duen gauzarik onenetakoa, kontserbatzeko OSO erraza dela da. Sasoiko tomatearen zaporeaz gozatzeko modu asko daude, eta, gaur, batzuk dakarzkigu, erraz prestatzen direnak eta edozein errezetatan erabiltzeko modukoak.
⚠️ Garrantzitsua: edozein kontserba egin aurretik poteak esterilizatu egin behar dira (sartu itzazu uretan eta eduki 10 minutuz irakiten), eta amaieran ere kontserba hauek hutsean ontziratzeko berdina egingo dugu, 20 minutuz. Gero utzi hozten alderantziz. ERNE: poteak goraino bete hutsean ondo ontziratzeko! (Gure bideoa simulazio bat da 😉)
Errezeta hauen inguruko bideo bat topatuko duzu gure Instagrameko profilean:
Zalantzarik gabe tradizionalena eta errazena: tomatea bere horretan gordetzeko erabiltzen da, udazken edo neguan tomate zaporetsua izateko, edozein errezetarako oinarri modura. Zuritu (nahi bada) eta moztu tomateak eta sartu itzazu pote batean. Ateratzen duten zukua ere potean sartu (zukutu gehiago behar bada!) eta bota olioa potea bete arte.
Errezeta hau oinarri ederra da, adibidez, arroza egiteko. Italian pasatta deitzen zaio, eta azken finean, tomate pure bat bezalakoa da. Tomatea zuritu ondoren birrindu egin behar da, eta su baxuan eduki zartagi edo lapiko batean gatza pixka batekin, ur guztia galdu dezan. Trinkotasuna hartuko du eta zapore guztia kontzentratuko da.
Hau da tomatea kontserbatzeko errezetarik ohikoena, ziur etxean ikusi izan duzula! EDOZEIN plater osatzeko balio du, eta etxeko txikienei asko gustatzen zaie gainera. Errezeta honen berezitasuna sofritoa izango da: erregosi tipula, piper berdea eta batxuria, eta kolore horixka bat hartu duenean gehitu zuritutako eta zatitutako tomatea (nahi baduzu kendu pepitak). Behin dena erregosita eta urrituta, birrindu eta ontziratu.
Errezeta honek aldaera asko onartzen ditu: gure kasuan tomatea albakarekin aromatizatu duzu, baina edozein espezia erabili daiteke. Zatitu tomateak erditik, bota oliba olio pixka bat, gatza eta espeziak, eta sartu labean. Ura galduko du bertan eta zaporea indartu. Dauden moduan ontziratu, askatu duen likidoa bertan sartuz eta beharrezkoa bada olioa gehituz. Oinarri perfektua gisatu eta neguko krementzat; edo pizzari gehitzeko!
Eta zuk, zein errezeta erabiliko duzu? Jarraitu gaitzazu @tolosako.azoka-n errezeta gehiago ikusi nahi badituzu!