BERTAKOHARAGIEN AZOKATOLOSA2026.05.7-10
BERTAKO HARAGIEN AZOKA

Euskal Herriko haragien eta ekoizleen azoka

Tolosa 2026.05.07-10

Kontzertuak

Ostirala

Eider

19:00

Bisai

21:30

DJ Obrium

23:00

Larunbata

Marabiyak

13:00

Argazki bat behelainoan

19:00

Jo&Swissknife

21:30

La Jamba

23:00

Igandea

Les Cuisiniers

12:00

Egitaraua

Maiatzak 7Osteguna

18:00

HARATEGITIK PARRILARA tailerra:
Parte hartzaileek 3 taldetan banatuko dira. Ondoren, harategira joan eta pieza nola aukeratu eta nola prestatu azalduko zaie. Ondoren, elkarte bakoitzean parrilak eta suak prest egonik, erositako produktuak egin eta dastatuko dira.


Izen-ematea

JO Topagunea

Maiatzak 8Ostirala

18:00-00:00


Zumardi Txikian kokatutako gunean, bertako eskaintza gastronomikoaz gozatzeko aukera izango da foodtruck-en eskutik. Honako foodtruck hauek izango dira: Harakno, Basque Truck, Ondalan, Cárnicas Goya, Iparra Beer, Ozkape eta Metxa Gastrotuck. Egunean zehar hainbat zuzeneko emanaldi izango dira giroa alaitzeko.


Kontzertuak
19:00 - Eider
21:30 - Bisai
23:00 - DJ Obrium

Foodtruck guneaZumarditxikia

Maiatzak 9Larunbata

09:00-14:00

Azoka berezia eta haragi erreketak
Triangulo plazan egingo den azokan, tokiko ekoizleen postuak egongo dira. Txomin Parrilaren eskutik,11:00etik aurrera, haragi erre bereziak izango dira: arkumea burduntzian zikiro eran, eta solomo-burua ketua, Smoker-ean prestatua.


Pintxoen eta edarien prezioak:
Pintxoak 2 €
Euskal Sagardoa botila 7 €
Ur botila txikia 1 €

Triangulo plaza

09:30-13:30

Haragi gisatuaren lehiaketa
Heldu eta haur batek osatutako bikoteentzat. Gehienez 10 bikote.
- 9:15etan elkartuko dira Triangulo plazan, eta lehiaketarako tokian kokatuko dira. Bertan material guztia dituztela baieztatuko da.
- 9:30ean lehiaketa hasiko da: parte-hartzaileei haragiaz gain behar dituzten osagaien zerrenda emango zaie, baita erosketetarako dirua ere. Horretarako ordu erdi izango dute Zerkausira joateko.
- 10:00–12:00 artean gisatua prestatuko dute.
- 12:30ean epaimahaia hasiko da platerak dastatzen.
- 13:30ean sari banaketa egingo da:


Sariak
1. AMA jatetxean bi lagunentzako otordua
2. CASA JULIÁN jatetxean bi lagunentzako otordua
3. IRIARTE jatetxean bi lagunentzako otordua


Izen-ematea

Triangulo plaza

12:00-00:00

Foodtruck-ak eta musika zuzenean
Zumardi Txikian kokatutako gunean, bertako eskaintza gastronomikoaz gozatzeko aukera izango da foodtruck-en eskutik. Honako foodtruck hauek izango dira: Harakno, Basque Truck, Ondalan, Cárnicas Goya, Iparra Beer, Ozkape eta Metxa Gastrotuck. Egunean zehar hainbat zuzeneko emanaldi izango dira giroa alaitzeko.

Kontzertuak
13:00 - Marabiyak
19:00 - Argazki bat behelainoan
21:00 - Jo&Swissknife
23:00 - La Jamba

Foodtruck guneaZumarditxikia

Maiatzak 10Igandea

12:00 - 16:00

Foodtruck-ak eta musika zuzenean
Azken eguneko eguerdian ere, Zumardi Txikian kokatutako gunean, bertako eskaintza gastronomikoaz gozatzeko aukera izango da foodtruck-en eskutik. Honako foodtruck hauek izango dira: Harakno, Basque Truck, Ondalan, Cárnicas Goya, Iparra Beer, Ozkape eta Metxa Gastrotuck. Egunean zehar hainbat zuzeneko emanaldi izango dira giroa alaitzeko.

Kontzertuak
12:00 - Les Cuisiniers

Foodtruck guneaZumarditxikia

Izen-emateak

Informazioa

Bertako Haragien Azoka inguruko ekoizleen produktuak ezagutzeko azoka da, besteak beste, behiki, zaldiki, txerriki, oilaki edota ahatekiak.

Horrez gain, Zumarditxikian festa gunea ere izango da, eta food truck postuak izango dira, haragi mota ezberdinekin osatutako jakiak dastatu ahal izateko.

2026ean Bertako Haragien Azokaren edizio berria ospatuko da maiatzaren 7tik 10ra Tolosan.

Lehen egunean, maiatzaren 7an, haur eta gazteei zuzendutako parrila tailerra egingo da JO Topagunean. Parte-hartzaileei harategi bakoitzean pieza nola aukeratu eta nola prestatu azalduko zaie. Ondoren, elkarte bakoitzean parrilak eta suak prest egonik, erositako produktuak egin eta dastatuko dituzte. Tailerrean izena emateko aukera zabalik da udalaren webgunean.

Ostiralean, maiatzaren 8an, Zumardi Txikian irekiko da Foodtruck gunea, eta bertako eskaintza gastronomikoaz gozatzeko aukera izango da 18:00etatik gauerdira arte. Egunean zehar, Eider (19:00), Bisai (21:30) eta DJ Obrium (23:00) arituko dira zuzenean.

Larunbatean, maiatzaren 9an, Triangulo plazan ospatuko da tokiko ekoizleen azoka, 9:00etatik 14:00etara. Aldi berean, Txomin Parrillak prestatutako haragi erre bereziak dastatu ahal izango dira: arkumea burduntzian eta zikiro eran, eta solomo-burua ketuan, 11:00etatik aurrera.

Goizean ere, Haragi Gisatuaren Lehiaketa egingo da leku berean: haur eta heldu bikoteek osatutako 10 taldeek plater onena prestatzen saiatuko dira. Sariak: AMA, CASA JULIÁN eta IRIARTE jatetxeetan bi lagunentzako otorduak. Izen-ematea udalaren webgunean egin behar da.

Arratsaldean, Zumardi Txikiko Foodtruck gunea berriz ere irekiko da, kontzertuekin batera:
Marabiyak (13:00), Argazki bat behelainoan (19:00), Jo&Swissknife (21:30), La Jamba (23:00).

Igandean, maiatzaren 10ean, azokaren azken eguna izango da. Eguerditik 16:00etara bitartean, Zumardi Txikian izango dira azken mokaduak eta zuzeneko musika: Les Cuisiniers-ek emango dio amaiera jaialdiari 12:00etan.

EZ da sarrerarik behar Haragien Azokara etortzeko. Larunbatean janari eta edarien kontsumizioetarako tiketak, Trianguloan bertan erosi ahal izango dira. Foodtrucken kasuan ez da tiket orokorrik egongo, kontsumizio bakoitza postuan bertan ordainduko da.

Zumarditxikiko Foodtruck gunean izango den egitaraua:

Ostirala, maiatzak 7:

// 19:00 - Eider

// 21:30 - Bisai

// 23:00 - DJ Obrium

Larunbata, maiatzak 9:

// 13:00 - Marabiyak

// 19:00 - Argazki bat behelainoan

// 21:30 - Jo&Swissknife

// 23:00 - La Jamba

Igandea, maiatzak 10:

// 12:00 - Les Cuisiniers

Bai. Modu asko daude egun hauetaz gozatzeko, eta horietako bat, ezbairik gabe, familian joatea da. Batik bat zuzeneko erakustaldia ikustera, hori baita txikienak gehien harritzen dituena. Festa herriaren erdigunean ospatzen da, hori dela eta, erraza da kanpoko jarduera gehiagorekin osatzea bisita, baina jai-girotik irten gabe.

Bost parking daude Tolosan. Aparkaleku horietako 2 lurpekoak dira, erdigunean daude eta ordainpekoak dira. Beste hirurak Euskal Herria plazatik 5-10 minutura daude oinez, eta doakoak dira. Hemen klik eginda kokaleku guztiak topatuko dituzu.

Antolatzaileak